Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko Doinua Musika Bandaren kontzertua “Munduko musikak”

Heme_2016

banda_musicasmundoMunduari bira eman nahi diozu Berriozartik mugitu gabe? Berriozarko Doinua Musika Bandak herrialde eta kontinenteetatik bidaiatzeko aukera eskainiko dizu musikari jarraituz. Bandak mundu osoko musikak bildu ditu eta bi kontzertutan eskainiko ditu, apirilaren 17an (gaztelaniaz) eta 23an (euskaraz) Berriozarko Entzunaretoan.

Kontzertuak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak ekitaldiaren egun berean erosi ahalko dira 5 eurotan.

Kontzertuak Berriozarko Doinua Musika Bandak antolatu ditu, Berriozarko Udalaren laguntzarekin.

Kartela ikusi

Volver arriba