Berriozarko Film Laburren VII. Nazioarteko Jaialdiak. 2015
Heme_2015
Urriaren 22an Gai Sozialei Buruzko Film Laburren Nazioarteko VII. Jaialdia hasiko da Berriozarren (FICBE). 24 film proiektatuko dira urriaren 22tik 24ra, 20:00etan, Berriozar Entzunaretoan.
Lehiaketan hainbat herritatik heldutako eta askotariko gaiak lantzen dituzten 154 film aurkeztu dira; horien artean 19 hautatu dira proiektatzeko.
Jaialdiak gonbidapena egiten dizue hausnarketa sustatzen duen kalitatezko zinema ikusteko: krisiak sortutako egoera, politika munduaren eskizofrenia, Siriako errefuxiatuen egoera, genero indarkeriaren hainbat ikuspuntu…
Halaber, ANASARD erakundearen “Sahara: Bizizik dirauen gatazkaren ahaztura” argazki erakusketa egonen da ikusgai.
Jaialdia urriaren 22an hasi eta 24an bukatuko da. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira Berriozarko Entzunaretoan.