Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko igerilekuen 25. urtemuga

Heme_2016

INSTALACIONES 0421991. urtean Berriozarko udako igerilekuak zabaldu ziren lehen aldiz. Gure herriko historian nabarmentzeko kontua izan zen, proiektuak urte askotan lanak eman baitzizkion garaiko Kontzejuari: lekua bilatu, proiektua gauzatu, finantziazioa lortu eta abar. Beraz, oso garrantzitsua izan zen igerilekuak zabaldu ahal izatea.

Garai hartatik 25 urte pasa dira eta aldaketa nabarmenak ezagutu ditugu: igerileku estalia, gimnasioa, kiroldegiko aretoa, kanpoko pista… Egindako bidea ikusita, uste dugu unea dela urtemuga ospatzeko eta, horregatik, hainbat jarduera prestatu dira udako igerilekuak zabaltzearekin batera. Ekainaren 10ean igerilekua ireki eta larunbat 18ra guztiendako proposamenak izanen dira.

Egitaraua ikusi

Volver arriba