Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

BERRIOZARKO JAIAK: ARGAZKI LEHIAKETA

Heme_2012

Gai bakarra honakoa da: Berriozarko jaiak, 2012. Lanak originalak eta argitaragabeak izanen dira.

Argazki lehiaketa honetan nornahik parte har dezake, mugarik gabe. Pertsona bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahalko ditu, gehienez.

Argazkiak Berriozarko Udalaren Auzo-Bulegoan aurkeztuko dira (Kaleberri 7, 31013 Berriozar) irailaren 17tik 21era, 8:00etatik 14:00etara.

Sariak: 250 euroko bat eta 60 euroko lau akzesit.

Saritutako argazkiak Berriozarko Udalarenak izanen dira. Berriozarko Udalak saritutako argazkiak erakutsi eta kopiatu ahalko ditu eta egileek ez dute horregatik egile-eskubiderik eskatzerik izanen. 2012ko urriaren 8tik 13ra azgazki guztiak erakutsiko dira. Erakusketa bukatu eta gero, egileek jaso ahalko dituzte saritu gabeko argazkiak.

Arauak ikusi

Volver arriba