Berriozarko Musika Eskolako-kontzertualdia
Heme_2017
Udaberria hemen dago. Pozez hartu dugunez, Musika-Eskolako ikasleek, gustu handiz, apiril eta martxoko kontzertualdia eskainiko digute, Eskolan eskaintzen diren instrumentu guztiak entzuteko. Kontzertuak Entzunaretoan izanen dira, Eskolan bertan, martxoaren 27tik apirilaren 10era.
Musika-Eskolak berriozartar guztiak animatu nahi ditu hurbil daitezen, bertan egiten den lana ezagutu dezaten eta, jakina, musikaz goza daitezen. Gonbidapenak ekitaldi bakoitzaren egun berean jaso ahalko dira, saioa hasi baino ordu bat lehenagotik, Musika Eskolako idazkaritza bulegoan.
Anima zaitezte!!!!!