Berriozarko Musika-Eskolaren Eguna eta matrikulazioa.
Heme_2017
Maiatzaren 31n, asteazkena, Musika Eskolaren Eguna ospatuko dugu, Berriozarko kaleetan barna kalejira eginez 17:30etik aurrera. Jarraian Eskolako taldeek Euskal Herria plazan joko dute.
Bestalde, maiatzaren 23tik 26ra zabalik egonen da Eskolako oraingo ikasleek matrikula egiteko epea. Ikasle berriek maiatzaren 31tik 6ra eginen dute.
Berriozarko Musika Eskolak 2017/2018 ikasturterako matrikula egiteko egun eta orduen berri ematen dizue.
EPEAK.
Eskolako ikasleak: maiatzaren 23tik 26ra, biak barne.
Ikasle berriak: maiatzaren 31tik 6ra, biak barne.
MATRIKULATZEKO ORDUAK ETA LEKUA:
Goizez: 8:00etatik 12:30era, Udaletxeko Auzo Bulegoan
Arratsaldez: 17:00etatik 19:30era Berriozarko Musika Eskolan