Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko pintxoaren IV. astea

Heme_2016

Herriko 8 tabernak antolatu dute ekainaren 3tik 12ra Berriozarko Pintxoaren IV. Astea. 2’5 eurotan pintxoa eta edaria eskainiko dituzte (ardoa, garagardoa, mostoa, sagardoa edo marianitoa aukeran).

2016_semanapintxoAurtengo parte hartzaileak honakoak dira: 43 TABERNA, EL RONQUÍO, IRATI, IRATXO, LA BODEGA, LA LEÑA, TIBET ETA XAJOA TABERNAK.

8 taberna horietatik pintxoak dastatzera (eta kartilatxoa betetzera) pasatzen diren pertsonen artean upeltegi batera joateko egonaldia zozkatuko da (gau bat eta bisitaldia). Kartilatxoak jasotzeko azken eguna ekainaren 15a izanen da, parte hartzen duten edozein tabernatan.

Antolatzailea: Berriozarko Udala. Babeslea: Inurrieta Upeltegia. Laguntzaileak: Marca Irratia, Ibaimendi Kiroldenda, Ezkaba Upeltegia, A-O kopidenda eta Anapeh Elkartea.

Eskerrik asko parte hartzen duten taberna guztiei.

Kartela ikusi.

Volver arriba