Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko Udalaren 2016ko kontuen itxiera onartu da.

Heme_2017

Berriozarko Udalbatzak 2016ko kontuen itxiera onartu zuen ekaineko osoko bilkuran, EH Bildu eta I-E taldeen aldeko bozkekin. PSN eta UPN taldeak abstenitu ziren.

Ogasun eta Langileen zinegotzia pozik agertu zen, aurrekontua oso handia ez bada ere baliogarria delako hiritarrei gaur egun ematen zaizkien zerbitzuak mantentzeko. Bestalde, diru sarreren eta gastuen arteko emaitza orekatua da eta kontuen egoera iraunkorra, beraz.

Diruzaintzako gerakina %3,78 hazi da eta funts likidoa % 14,8. Gaur egun Udalak ez du zorrik inorekiko eta finantza-irankortasunaren helburua betetzen du.

Diruzaintzaren txostenaren arabera, aurreikusitako gastuen %97,58  gauzatu dira eta dirusarreren %102,60.

Nafarroako Kontuen Ganberak urtero onesten ditu Berriozarko Udalaren kontuak.

Volver arriba