Berriozarko Udalaren 25. urteurrena
Heme_2016
Aurten 25 urte beteko dira Antsoain Zendea banandu eta Berriozarko Udala sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko, hemen aurkezten den egitaraua antolatu da Antsoaingo eta Berriobeitiko Udalekin batera.
Astelehen 14an beteko dira 25 urte, ofizialki, hiru Udalak osatu ziren egunetik. Data ospatzeko ekitaldi ofiziala antolatu da Berriozarko Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:00etan hasiko den ekitaldian hiru herrietako alkateek urteurrenaren manifestua irakurriko dute.
Horretaz gain, larunbat 19an eginen den ibilaldia nabarmendu nahi dugu, Antsoain Zendea zeneko herri guztiak lotuko dituena. Goizeko 9etan hasiko da Antsoaingo Alde Zaharrean eta Berriobeitiko Kiroldegiko Erabilera Askotako Eraikinean bukatuko da. Bertan bazkaria antolatu da.
Urteurrenaren ildotik elkarlanean antolatutako ekitaldiek aurrerantzean hiru udalerriek komunean dauzkaten gaietan elkarlanean aritzeko borondatea adierazi nahi dute. Hortaz, ospakizun hau horren abiapuntua izan daiteke.