Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko Udalaren “Hiri-Baratze Ekologikoak” proiektuak jaso du Nafarroako Gobernuaren “Tokiko Garapen Iraunkorraren Praktika Onak, 2013-2014” saria.

Heme_2014

Ver diplomaVer diplomaVer diplomaAzaroaren 21ean Nekazaritzaren Garapenerako kontseilari José Javier Esparzak eman zion Berriozarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi Raul Maizari Tokiko Garapen Iraukorraren Praktika Onak saria, Berriozarren Hiri-Baratze Ekologikoen gainean egindako proiektuarengatik.
Baratze Ekologikoen proiektua 2012. urtean abiatu zen hainbat helburu lortzeko, hain zuzen ere: Berriozarren ingurumena babesteko jokabideak sustatzea, elikadura osasuntsua zabaltzea eta gizarte-bazterkeriak jotako pertsonak gizarteratzea. Sariak garapen iraunkorragoa, parte-hartzaileagoa eta osasuntsuagoa lortzeko, Udalak sustatutako ekimenen garrantzia azpimarratu du.

Lotura ikusi

Volver arriba