Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko Udaleko Haur Eskolak Chicagoko arkitektura-saria jaso du.

Heme_2014

Berriozarko Udaleko Haur Eskolak ‘Chicago Athenaeum International Architectura Award 2014’ saria jaso du, urtxintxa_haur_eskolamunduan diren arkitektura sarien artean garrantzitsuenetariko bat. Nafarroan egindako obra batek lehenengoz jaso du.

Javier Larraz, Iñigo Beguiristain eta Iñaki Bergera nafar arkitektoek egindako proiektua New Yorken elkartutako nazioarteko epaimahaiak hautatu zuen, Chicagoko Athenaeum-en eta Arkitektura, Arte, Diseinua eta Hirigintza Ikasketen Europar Zentroaren izenean.

Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolak Reggio Emiliako udal eskola italiarren eredua dauka oinarri; izan ere, haurren gelak plaza baten inguruan kokatuta daude, plaza elkarrekintzarako topagunea eta jarduera komunak egiteko lekua baita.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) azpimarratu du “lur-zatiaren luzera-proportzioa kontuan hartuta, plaza erdigunean kokatzea erabaki zela eta jolastokiak alboetan jarri”. Horrela “gelak eta ondoko aretoak tartean daude, plazarekin eta jolastokiekin zuzenean lotuta, azken horiek barneko gelen luzapen fisiko eta bisuala direlarik”. Oinplanoaren banaketa horrek estalkiaren moldaketa behartu zuen, gelak modu naturalez argiztatu eta aireztatu behar baitira. Eskolako jarduerak baldintzatutako sabai-leihoen geometria “ahaltsu eta ausarta” proiektuaren nortasun-ikur bihurtu da, EHAEOren ustez.

Volver arriba