Berriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzaileen kontratazio zerrenda osatzeko deialdia
Heme_2013
Aldi baterako lan kontratazioa gaztelaniazko lerroan. Behin behineko emaitzak.
2013ko urtarrilaren 2an Berriozarko Udaleko Alkatetzak, egindako 20130001 zenbakidun ebazpenean,
ONDOKOA ERABAKI DU:
Lehena.– Berriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzailea izateko kontratazio-zerrenda osatzeko (gaztelaniazko lerroan eta alde baterako lan-kontratuarekin), 2012ko abenduaren 13an egindako hautapen-probaren emaitzen hasierako onespena. Probaren emaitzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bidali zituen eta 1. eranskinean jasota daude. Emaitzak urtarrilaren 14 eta 15ean aztertu ahalko dira, 10:30etik 12:30era, Burlatako Iturrondo Enpresa-Zentroan (Atarrabia etorbidea 1).
Bigarrena.- Horrela eskatu duten pertsonek (II. eranskina) euskara proba egin ahalko dute urtarrilaren 22an, 9:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarreria k. 39, Pedro Mayo 1. gelan). Ahozko proba leku berean eginen da urtarrilaren 29an, 9etatik aurrera, aurretik jakinaraziko diren txandak jarraituta.
Hirugarrena.- Euskara titulu ofizialak, III. eranskinean zerrendatutako pertsonek aurkeztuko dituztenak, Berriozarko Udaletxeko Auzo Bulegora eramanen dira 8:00etatik 14:00etara. Postaz (Kaleberri 7, behea, 31013 Berriozar) edo posta elektronikoz ere (oac@berriozar.es) bidali ahalko dira. Emateko epea hasiko da ebazpen hau udaleko web orrian argitaratzen den egunetik 2013ko urtarrilaren 25a arte, biak barne. Postaz bidalitako tituluak ere urtarrilaren 25ean jaso beharko dira Udaletxean, ez baita geroago jasotako titulurik onartuko.
Laugarrena.- Ebazpen hau Udaleko Ediktu-Taulan eta web orrian argitaratzea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.