Berriozarrek ospatu zituen Margarita Eslavaren 100 urteak
Heme_2016
Gaur, otsailak 22, Margarita Eslava berriozartarrak 100 urte bete ditu.
Atzo Berriozarko auzokideek, bere familiak, adiskideek eta Berriozarko Udalak bat egin zuten Margaritaren urtebetetze berezian. Poza eta musika nagusitu ziren ospakizun beroan.
“Eskertu beharreko 100 urte” zioen protagonistak, baina, dudarik ez dago 100 urteak berari eskertu behar dizkiola Berriozar herriak, amaigabeko irria eskaini digun emakume borrokalari eta apalari.
Zorionak Margarita, urte askotarako!!