Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarren eguna: kaldereteak

Heme_2017

AgendaCultura05.2016TVMaiatzaren 27an, larunbatean, kaldereteak eginen dira  Basoa pasealekuan, Berriozarren Egunaren egitarauaren barnean (izen-ematea Berriozarko Udaletxeko Kultur Arloan maiatzaren 15etik 25era, 11etatik 13etara, 948301656 edo cultura@berriozar.es).

Izena ematen dutenei Udalak ardoa banatuko die maiatzaren 27an, 11:30ean Eguzki plazako kioskoan, baita bi poltsa ere (bat materia organikoa biltzeko eta beste bat plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.

Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.

Iraunkortasuna: animatzen ditugu berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.

Volver arriba