Berriozarren eguna: kaldereteak
Heme_2016
Maiatzaren 21ean, larunbatean, kaldereteak eginen dira Basoa pasealekuan, Berriozarren Egunaren egitarauaren barnean (izen-ematea Berriozarko Udaletxeko Kultur Arloan maiatzaren 10etik 20ra, 11etatik 13etara, 948301656 edo cultura@berriozar.es).
Izena ematen dutenei Udalak ardoa banatuko die maiatzaren 21ean, 11:30ean Eguzki plazako kioskoan, baita bi poltsa ere (bat materia organikoa biltzeko eta beste bat plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.
Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.
Iraunkortasuna: animatzen ditugu berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.