Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Berriozarren filmatuko den Vidaloka’L film laburraren castinga.

Heme_2016

IMG-20160417-WA0003Maiatzean filmatuko da Berriozarren “Vidaloka’L” film laburra. Berriozar Films tokiko elkarteak eta ikastaro batean trebatutako ikasleek filmatuko dute. Xabier Berraondo zuzendu du ikastaroa eta bera izanen da filmaren zuzendaria.

Ekimenaren helburua da herrian bizi diren adinekoen bizipenei garrantzia ematea, haien poztasun eta tristurei, gertutik; adinekoak protagonistak izan daitezen. Filmak 30 bat minutu iraunen ditu eta urrian aurkeztuko da, Gai Sozialei Buruzko Film Laburren Berriozarko Jaialdian.

Film laburreko castingean parte hartu nahi baduzu, Berriozarko Kulturgunera joan behar duzu apirilaren 22an, 18:00etatik aurrera edo apirilaren 23an 11:00etatik 14:00etara.

Proiektuaren sustatzaileak: Berriozarko Udala, Done Eztebe Erretiratuen Elkartea, Ohitura Osasungarrien Berriozarko Komunitate-Programa eta Berriozar Films.