Bizikletak-Bibliotekak, aurrera egiteko bi bide
Heme_2016
2016ko iraila eta urrian zehar burutuko da ondorengo kanpaina: Bibliotekak & Bizikletak, aurrera egiteko bi bide antolatu dute Iruñea eta Iruñerriko liburutegiek XXI. mendeko hiri paisaian bizikleten garrantzia aldarrikatzeko. Hilabete eta erdi honetan mota desberdinetako ekintzak prestatu dira liburutegietan bizikletaren zenbait ezaugarri hala nola, garraiobide, garbi, isil, jasangarri, osasuntsu eta ekologikoa dela azpimarratu asmoz.
Zergatik horrelako kanpaina bat liburutegietatik?Bitxia badirudi ere antzeko bizitza eraman dutelako.Bizikleten lehen modeloa, oinarrizko tramankulu bat zen hanka biak lurrean txandakatuz aurrera egiten zuena, Kart Drais alemanaren lana eta 1817an izan zen sortua. 200 urte betetzear da. Iruñeko lehen liburutegi publikoa 1812an irekia izan zen. Bi gertaera (xume) hauek berdintasun, askatasun eta senidetzea bezalako balioak gizarteko geroz eta geruza gehiagotara iritsi eta zipriztintzen dituen garaietan jazotzen dira. Mi mende hauetan bizikleta zein liburutegiek jendearen arteko harremanak erraztu dituzte, ideiak zabaltzen lagundu, hurren zegoena gerturatu dute, ortzi-muga berriak ireki eta zalantzarik gabe aurrera joateko bi era izaten lagundu dute.
ERAKUSKETA: Urriak 3tik 28ra Berriozarko Liburutegian.
“Berriozarko bizikletaren eguna:Argazki erakusketa”.
HITZALDIA: Urriaren 18an 19:00etan Berriozarko Liburutegian.
“Arauak eta segurtasuna txirrindulak erabiltzerakoan”. Berriozarko udaltzaingoa.
“Txirrindularen mantenua eta erabilpen egokia”. Patxi Grande. BTT.