Bizikletaren Eguna, 2015
Heme_2015
Heldu den igandean, ekainak 14, 10:30etik aurrera, Berriozarko Bizikletaren XIV. Eguna eginen da. BTT Berriozar eta Udaleko Kirol Arloak antolatu dute, herriko hainbat erakundek lagunduta.
Irteera eta helmuga Basoa pasealekuan kokatuko dira, Eguzki plazaren ondoan.
Izen-ematea Kiroldegian egin daiteke aldez aurretik (3 euro), baita probaren egunean bertan ere (5 euro), 9:45ak baino lehen.
Ibilaldi bizikletazalea da, ez lehiazkoa, adin guztietako pertsonentzat egokia. Helburua du bizikleta sustatzea garraio gisa zein ariketa fisikoa egiteko bide bezala, ohitura osasungarria baita.
Aurtengo ibilbidea, gutxi gorabehera, 12 km-koa izanen da. Haurrek ibilbide motzagoa eginen dute, 7 bat km-koa.
Ziklistak segurtasun-ibilgailuen artean kokatuko dira, hau da; hasierako ibilgailuaren eta erratz-ibilgailuaren artean.
Ibilbide osoan anbulantzia egonen da ondoan, baita Osasun Etxeko langileak ere. Izena emandako guztiek kirol-istripuen gaineko asegurua izanen dute. Adingabeek gurasoen baimena beharko dute izena eman ahal izateko.
Argibideak: www.bttberriozar.com