Bizikletaren Eguna, 2016
Heme_2016
Heldu den igandean, ekainak 19, 10:30etik aurrera, Berriozarko Bizikletaren XV. Eguna eginen da. BTT Berriozar eta Udaleko Kirol Arloak antolatu dute, herriko hainbat erakundek lagunduta.
Irteera eta helmuga Basoa pasealekuan kokatuko dira, Eguzki plazaren ondoan.
Izen-ematea Kiroldegian egin daiteke aldez aurretik, baita probaren egunean bertan ere, 9:45ak baino lehen.
Ibilaldi bizikletazalea da, ez lehiazkoa, adin guztietako pertsonentzat egokia. Helburua du bizikleta sustatzea garraio gisa zein ariketa fisikoa egiteko bide bezala, ohitura osasungarria baita.
Aurtengo ibilbidea, gutxi gorabehera, 12 km-koa izanen da. Haurrek ibilbide motzagoa eginen dute, 7 bat km-koa.
Adingabeek gurasoen baimena beharko dute izena eman ahal izateko.
Argibideak: www.bttberriozar.com