Bizimodu Osasungarriak Sustatzeko Gida
Heme_2013
Berriozarko Liburutegiak bizimodu osasungarriei buruz dauden baliabideen gida zehatz-zehatza osatu du. Gidaren helburua da herritarrek eta arloko profesionalek eskura izatea agiri bakar batean haur eta gazteen osasunaz argitara emandako informazioa.
http://issuu.com/bibliotecapublicadeberriozar/docs/habitos_saludables_jovenes-guia_201
Argitalpena Ohitura Osasungarrien Sustapenerako Komunitate-Programaren barnean kokatuta dago. Hainbat dira programaren erakunde sustatzaileak: Berriozarko Udala, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua, Berriozarko Osasun Etxea, Berriozarko DBHI, Mendialdea I eta II Eskolak, baita herriko beste elkarte batzuk ere.