Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Ciclo Coral 2018 “Nerea Aldunate”

Heme_2018

Apirilean “Nerea Aldunate” Abesbatza-Zikloaz gozatzeko aukera izanen dugu Berriozarren.

Apirilaren 14an, larunbata, Nafarroako Abesbatzen Federazioaren Abesbatza Lirikoak zabalduko du zikloa. Sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira aldez aurretik (saltokiak: K+Da eta Dreams tabernak, Gloria gozotegia eta Ahots kantu-eskola) eta 8 eurotan txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik. Kartela ikusi

Hilaren 21ean, larunbata, Hendaiako Entzun Abesbatzak hartuko du lekukoa eta apirilaren 28an Berriozarko Elkarrekin Abesbatzaren emanaldiak itxiko du zikloa.

Ekitaldi guztiak arratsaldeko 7etan hasiko dira Entzunaretoan. Azken bi ekitaldien sarrerak 2 eurotan eskuratu ahalko dira txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik.

Elkarrekin Abesbatzak eta Berriozarko Udalak antolatu dute Abesbatza-Zikloa, Nafarroako Abesbatzen Federazioak lagunduta.

ciclo coral18-001

Volver arriba