Concurso fotográfico “Fiestas de Berriozar 2018”
Heme_2018
Argazki lehiaketa honetan nornahik parte har dezake, mugarik gabe. Pertsona bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
Gaia. Gai bakarra honakoa da: Berriozarko Jaiak 2018. Lanak originalak eta argitaragabeak izanen dira.
Lanen ezaugarriak. Argazkiak 20 x 30 cm-ko euskarri batean aurkeztuko dira, gutxi gorabehera (kartoi mehea edo kartoia). Argazkiaren gehienezko neurria euskarriarena izanen da.
Lanak nola aurkeztu. Argazkiak Berriozarko Udalaren Auzo-Bulegoan aurkeztuko dira (Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar) irailaren 10etik 21era, 8:00etik 14:00etara.
Argazki bakoitza gutunazal itxi batean aurkeztuko da. Bertan idatziko dira argazkiaren izenburua eta “2018ko Jaietako Argazki Lehiaketa” esaldia. Barnean argazkia eta bigarren gutzun-azal bat sartuko dira. Bigarren gutun-azalean, kanpoan, argazkiaren izen-burua idatziko da eta parte-hartzailearen datu pertsonalak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Izenburua aurkeztu ahalko da gaztelaniaz, euskaraz edo bietan. Egileak hizkuntza bakar bat erabiltzen badu, Berriozarko Udalak izenburuaren itzulpena egiteko eskubidea izanen du. Nahi izanez gero, izenburuari buruzko azalpena ere aurkeztu ahalko da. Irabazleek, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, euskarri informatikoan bidaliko dituzte argazki irabazleak.
Epaimahaia. Epaimahaia Berriozarko Kultur Koordinakundeko hainbat kidek eta herriko argazkilari edo artistek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. Epaimahaiak erabaki ahalko du edozein zalantzaren, ustekaberen edo arauen interpretazioren gainean.
Sariak. 250 euroko sari bat eta 60 euroko 4 akzesit.
Lanen jabetza. Lanak erakustea eta itzultzea. Saritutako argazkiak Berriozarko Udalarenak izanen dira. Berriozarko Udalak saritutako argazkiak erakutsi eta kopiatu ahalko ditu eta egileek ez dute horregatik egile-eskubiderik eskatzerik izanen. Aurkeztutako lan guztiak urriaren 1etik 13ra erakutsiko dira. Erakusketa bukatu eta gero, egileek saritu gabeko argazkiak jaso ahalko dituzte.
Oharrak. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.