Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Día de Berriozar

Heme_2018

Heldu den larunbatean, maiatzaren 26an, aurtengo Berriozarren Eguna ospatuko dugu. Antolaketaren helburua da herriko erakundeek landutako kirol, kultur eta jai giroko jardueren inguruan auzokideak karrikan elkartzea.

Aurten ere aipagarriena da bi eremutan burutuko direla jarduerak: Euskal Herria plazan goizeko 10:00etatik aurrera eta Eguzki plazan 11:00etatik aurrera.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Egitaraua ikusi

KALDERETEAK

Kaldereteak Basoa pasealekuan eginen dira, Berriozarren Egunaren egitarauaren barnean , izen-ematea Berriozarko Udaletxeko Kultur Arloan maiatzaren 14tik 24ra,  948301656 edo cultura@berriozar.es.

Izena ematen dutenei Udalak ardoa banatuko die maiatzaren 26an, 11:30ean Eguzki plazako kioskoan, baita bi poltsa ere (bat materia organikoa biltzeko eta beste bat plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.

Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.

Iraunkortasuna: animatzen ditugu berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.

Volver arriba