Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

DONE EZTEBE EGUNA

Heme_2012

Abenduaren 26an Berriozarrek bere patroi den Done Ezteberen eguna ospatuko du

Sanesteban

Sanesteban

herriko Auzo Zaharrean.

Elkarrekin Abesbatzak abestuko du 12etako mezan; ondoren, honako jarduerak antolatu dira:  Maiordomoen Dantzaldia, Hulargi eta Txori Zuri dantza taldeen emanaldia, eta torrada-dastaketa, Bizkargain Fanfarrearen doinuek lagunduta.
Bestalde, goizeko 11etatik 13:30era eta 16:30etik 19etara gure herriko kaleetan zehar haur trena ibiliko da (ibilbidearen hasiera Artekalen, Eguzki plazaren ondoan, eta Etxaburua kalean Nafarroako Emaileen plazaren ondoan).
Arratsaldeko 7etan Berriozarko Doinua Musika Bandak joko du Entzunaretoan. Ekitaldian 2012ko Berriozarko jaietako argazki-lehiaketaren sariak banatuko dira.
Volver arriba