Donibane sua, 2015
Heme_2015
Tradizioa den moduan, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hauek prestatu dira horretarako: Basoa pasealekua (markatutako eremua), Artiberri (markatutako eremua) eta Auzo Zaharra (parkean).
Arauak:
-Sua oinezkoentzako zatietan piztuko da, horretarako seinaleztatu eta zedarritutako esparruetan, inolaz ere ez muga horietatik kanpo edo belardietan. Basoa pasealekuan ez da surik eginen lurrean, tresnen gainean baizik, hau da, barbakoak edo su txikiak erabilita.
-Erretzeko, toxikoak ez diren materialak erabiliko dira: papera, kartoia, egurra… Ezin da, bada, apar-goma, aerosol, gurpil-azal edo bestelako gai sukoi edo leherkorrik erabili; ezta lehengaien artean plastikoa duen beste edozer ere.
-Hortaz, zona errespetatzea eta zaintzea eskatzen da, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekua erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitzak behar duen edukiontzia erabiliko da. Aholkatzen dugu baxera eta tresna berrerabilgarriak erabiltzea eta baztertzea behin erabilita botatzeko plastikozkoak.
-Sua 17:00etatik aurrera hasi ahalko da prestatzen. Gauean ongi itzalita geratuko da.