EGUBERRIETAKO ETA URTE BUKERAKO KANPAINA ERABILITAKO JOSTAILUAK ETA MOBILAK JASOTZEKO.
Heme_2012
Abenduaren 1etik aurrera, erabilitako jostailuak eta mobilak jasoko ditugu gutxiago dutenei laguntzeko.
Erabilitako jostailuak bilduko dira baliabide gutxiagoko beste pertsona batzuk jolas ahal daitezen gertu dauden Eguberri eta Urte Bukeran. Bestalde, erabilitako mobilak emateko aukera ere egonen da eta bildutako dirua Gurutze Gorriak antolatutako gizarte proiektuak gauzatzeko erabiliko da.
Aurten elkartasun handiagoa izan behar dugu arazo ekonomikoak dauzkaten pertsonekin eta, horregatik, zuen laguntza eskatzen dugu erabilitako jostailu eta mobilak jasotzeko.
Jostailuak Auzokidea Laguntzeko Elkarteak banatuko ditu eguberrietako kanpainan.
Jostailuak uzteko lekuak: Gazteen Gizarte Etxea (Artekale 6)
Mobilak uzteko lekuak (mobilak eta bateriak soilik, KARGAGAILURIK EZ): Gazteen Gizarte Etxea, Berriozarko Institutua (atezaindegia) eta Berriozarko Udaletxeko bulego nagusiak (Kaleberri 7, behea)
Gazteen Gizarte Etxeko bilketa-orduak: Asteartetik igandera 17etatik 20etara
Berriozarko Institutuko bilketa-orduak: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara
Berriozarko Udaletxeko bulego nagusietako bilketa-orduak: astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 14:00etara
Eskerrik asko laguntzeagatik.