Eguberrietan oparitu berdintasuna! Berdintasuna ikasten da
Heme_2016
Berriozarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan Eguberrietako jostailuen aukeraketari buruzkoa. Umeendako, mutil zein neska, hainbat jostailu erosten diren datak izanda, aukeraketa sexuen arteko berdintasuna, pertsonen zaintza eta ingurumenaren babesa sustatzearen ikuspuntutik egitea lagundu nahi dugu; bereziki, jostailuen bitartez estereotipo sexista eta bortitzak alboratuz.
“Oparitu berdintasuna. Berdintasuna ikasten da.” da kanpainaren leloa eta zenbait gomendio eskaintzen dira neska zein mutilei oparitzen edota eskaintzen diegun horren bidez generoen arteko berdintasuna sustatzeko. Izan ere, garrantzitsua da adin goiztiarrenetik berdintasunean hezten hastea.