El 948 012 012, nuevo número de atención telefónica ciudadana de las entidades locales y del Gobierno de Navarra
Heme_2014
948 012 012, “Informazio guztia zenbaki bakar batean”, erraz memorizatzeko zenbaki berria da. Bertatik Nafarroako Gobernuaren eta Foru Komunitateko 70 toki-erakundeen arreta zerbitzua emanen zaie herritarrei, Berriozarko Udalarena barne.
Zenbaki berriari esker, deiak gailu mugikorretatik eta Nafarroatik at egin ahalko dira (012 zenbakia ezin zen erabili bi kasu horietan), eta doakoak izanen dira telefoniako tarifa finkoak dituzten erabiltzaileentzat (telefono mugikorrak nahiz finkoak); gehienak telefoniako erabiltzaileen artean.
948 012 012 zenbaki berria 012 ezagunari gehituko zaio Nafarroako herritarrei arreta emateko; hau da, zerbitzua bi zenbakietatik emanen da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, gaztelaniaz eta euskaraz. 012 zerbitzuarekin, informazioa jaso daiteke, izena eman eta izapideak egin edo herritarrek ekarpenak egin ditzakete Nafarroako administrazio publikoen politiketan.