Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Emakume eta neskenganako indarkeria guztien aurka

Heme_2015

Berdintasun Zerbitzuak, aurreko urteetan bezala, Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du.

Azaroan, zenbait ekimenek sentsibilizazioa edota formazioa sustatuko dituzte eta salaketa egiteko bidea emanen dute:

  • Hilabete osoan Udalak, Kultur Arteko Emakumeen Elkarteak eta Taupada Gaztetxeko Feminismo Taldeak antolatutako ekimenak eskainiko dira.
  • Hiru metroko olana esekiko dugu Eguzki plazan, azaroaren 7ko Madrilgo martxarekin bat egiteko. Hilabete osoan bertan egonen da.
  • Herriko establezimendu guztiei sentsibilizazio kartela banatuko zaie.
  • Azaroaren 25eko elkarretaratzean Lizarrako Ordoiz Zentruak egindako txapa banatuko da.
  • Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Lantxotegik ere hainbat ekintza eginen dituzte.
Volver arriba