Emakumeen Ahalduntze-Eskola: ikastaroak
Heme_2018
BI ikastaro jarriko dira martxan Berriozarren emakumeen ahalduntzea helburu dutenak. Ahalduntzea hauxe da: emakumeek euren bizitza eta ingurua eratzeko gaitasuna zabaltzeko prozesua, horren bidez emakumeek kontzientzia har dezaten euren baitan, estatusean eta gizarte-harremanetako eraginkortasunean.
- Ikastaroa: GORPUTZ SENTSUALA-AFRIKAR DANTZA. Erritmoa, indarra, bizitasuna eta sentsualitatea, sustraia eta lasaialdia, taupadak, indarra… Gorputza eta senarekin konexioa berreskuratzea. Gorputza plazer-gune gisa, gorputz-espresioa eta sormena. Gure sentsualitatea berraurkitu dantza afrikarraren eta bat-batekotasunean oinarritutako kontak-dantzaren bitartez, baita masajearen bitartez ere. Sormena, sena eta norberaren zainketa eta ezagutza lantzeko aukera dantza, gorputza eta mugimenduaren bidez. Euren burua ezagutu eta zaindu nahi duten emakumeei zuzendua, adina edozein dutela; baita beste emakumeekin espazioak partekatu nahi dituzten eta ahaldundu nahi dutenenei ere. Ez da beharrezkoa dantzaren inguruko esperientziarik.
IRAKASLEA: Nora Otsoa de Olza
DATAK: Apirilaren 11tik ekainaren 13ra. Asteazkenetan
ORDUAK: 19:00 – 21:00
LEKUA: Berriozarko Gaztegunea
PREZIOA: 35 euro erroldatuek / 45 euro erroldatu gabeek
IZEN-EMATEA: Martxoaren 19tik 28ra, 012 telefonoaren bitartez edo hemen.
Argibideak: 948 30 16 31 igualdad@berriozar.es
- Ikastaroa: BARATZE EKOLOGIKOA
Emakumeen ahalduntzea sustatzen duen ikastaro honetan autokontsumoko baratze ekologiko bat martxan ipini eta landuko da. Lanak ikuspuntu agroekologikoa eta ekofeminista izanen du. Emakumeen autoestimua bultzatuko da, baratze bat osatuko baita hasieratik bukaera arte. Lankidetza eta sareko lana ere landuko dira. Emakume parte-hartzaileek baratze ekologiko bat laguntzarik gabe landu ahal izateko alde teoriko eta praktikoak ezagutuko dituzte.
IRAKASLEA: NATURESKOLA
ORDUAK: apiril eta maiatzean 16:00etatik 19:00etara eta ekainetik irailera 17:00etatik 20:00etara.
DATAK:
– Apirilak 13, 20, 27
– Maiatzak 4, 11, 18 eta 25
– Ekainak 1, 15 eta 29
– Uztailak 20
– Abuztuak 3, 17 eta 31
– Irailak 14
LEKUA: Berriozarko Naturgela eta udal baratzeak.
PREZIOA: 40 euro erroldatuek / 50 euro erroldatu gabeek
IZEN-EMATEA: Martxoaren 19tik 28ra, 012 telefonoaren bitartez edo hemen.
Argibideak: 948 30 16 31 igualdad@berriozar