Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina (Azaroak 25)
Heme_2016
Urtero legez Berriozarko Udalak azaroak 25aren inguruan, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, sentsibilizazio kanpaina bat eginen du. Udal honen konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko harreman ez orekatuen eta ezberdintasunen kontra era aktiboan lanean jarraitzearena da, hauek indarkeriaren hazitegi dira eta. Horrekin batera, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurrean erantzuteko konpromisoa berresten du.
Kanpaina hainbat ekimenez osatua dago, guztiak indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa indartu eta genero indarkeria gaitzesten dutenak.
Hemen ikusi dezakezu programazio guztia.