Eraildako pertsonen omenezko plakak jartzea
Heme_2014
Urriaren 26an, igandearekin, Ezkaba mendian bi plaka jarriko dira gotorlekuan preso egon eta gero eraildako pertsonen omenez, hain zuzen fusilatuak izan ziren lekuetan. Ekitaldia 11etan hasiko da, ordu horretan abiatuko baita Auzo Zaharretik lehenengo plaka jarriko den lekurainoko ibilaldia. Bertan jardunaldiaren eta oroigarrien azalpena emanen da. Geroeago bigarren lekura joan eta bigarren plaka erakutsiko da. Bukatzeko otamena eskainiko da.
Aste horretan bertan, astearte 21ean, arratsaldeko 19:30ean hitzaldi-solasaldia antolatu da Berriozarko Kulturgunean, orduko gertakariei eta horien oroimenari buruz gehiago jakiteko. Hitzaldian Ahaztuak Elkarteko Carlos Otxoak eta Xabier Lasa Berriozarko alkateak parte hartuko dute.