Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Errege-Kabalgata 2017

Heme_2017

2017_CABALGATA DE REYESUrtarrilaren 5ean, osteguna, Errege Magoen Kabalgatak bere ohiko bisita eginen du Berriozarren. Segizioak bere karroza, paje eta gainontzeko pertsonaiekin arratsaldeko 18:00etan hasiko du bere ibilbidea Berriozar etorbidean, Lantzeluze frontoiaren parean. Hortik abiaturik, Berriozarko kale eta plazak zeharkatuko ditu Eguzki plazan bukaera emanik. Nahi duten haurrek Errege Magoekin egoteko parada izango dute bertan.

Ibilbidea: Igerilekuetatik,Lantzeluze, geldialdia McDonald’s, Artikabide, Gipuzkoa etorbidea, Auzalor, Etxaburua, geldialdia Emaileen Plazan, Etxaburua, Kaleberri, Gipuzkoa etorbidea , Iruñalde, Artekale, San Agustin, Gipuzkoa etorbidea, Lekoartea, Artekale, Eguzki plaza.

Volver arriba