Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Errege-Kabalgata 2018

Heme_2018

image1

Urtarrilaren 5ean, ostirala, Errege Magoen Kabalgatak bere ohiko bisita eginen du Berriozarren. Segizioak karroza, paje eta gainontzeko pertsonaiekin arratsaldeko 18:00etan hasiko du ibilbidea Berriozar etorbidean, Lantzeluze frontoiaren ondoan. Hortik aurrera, Berriozarko kale eta plazak zeharkatuko ditu Eguzki plazan bukatu arte. Nahi duten haurrek Errege Magoekin egoteko parada izanen dute bertan.

Ibilbidea: Igerilekuak, Lantzeluze, geldialdia McDonald’s, Artikabide, Gipuzkoa etorbidea, Auzalor, Etxaburua, geldialdia Emaileen plazan, Etxaburua, Kaleberri, Gipuzkoa etorbidea , Iruñalde, Artekale, San Agustin, Gipuzkoa etorbidea, Lekoartea, Artekale, Eguzki plaza.

Volver arriba