Errege Magoen 2019ko desfilea
Hemek_2019
Urtarrilaren 5ean, larunbata, Errege Magoek bere ohiko bisita eginen dute Berriozarren. Zalgurdi, paje eta gainontzeko pertsonaiek arratsaldeko 18:00etan hasiko dute ibilbidea Berriozar etorbidean, Lantzeluze frontoiaren ondoan. Hortik aurrera, Berriozarko kale eta plazak zeharkatuko dituzte, Eguzki plazan bukatu arte. Bertan haurrek Errege Magoekin egoteko parada izanen dute.
Ibilbidea: Igerilekuak, Lantzeluze, McDonald’s (geldialdia), Artikabide, Gipuzkoa etorbidea, Auzalor, Etxaburua, Emaileen plaza (geldialdia), Etxaburua, Kaleberri, Gipuzkoa etorbidea , Iruñalde, Artekale, San Agustin, Gipuzkoa etorbidea, Lekoartea, Artekale, Eguzki plaza.