Eskolatzeko kanpaina 2015/2016 ikasturtea
Heme_2015
Urtero bezala, heldu da familiek 3 urteko seme-alabak eskolan matrikulatzeko unea. Une garrantzitsua da, izan ere, bizitzako garairik garrantzitsuenean seme-alabek jasoko duten hezkuntza aukeratu behar dute. Udalak animatu nahi ditu familiak BERRIOZARKO ESKOLA PUBLIKOA aukera dezaten. Publikoaren alde egitea, dudarik gabe, apustu segurua da, gure ikastetxeek urteetan demostratu duten kalitatearen aldeko apustua. Herrian zabalik dagoen eskola da, herriaren izate, identitate eta izaeraren alde lan egiten duena. Gure eskola sustatzea gure herriaren etorkizuna sustatzea da.
Beraz, animatzen ditugu familiak gure herriko bi ikastetxeak ezagutzera etortzeko. Mendialdea I (IIP) eta Mendialdea II (D eredua)
Matrikula egiteko epea:
OTSAILAREN 9tik 13ra
BERRIOZAR KALITATEZKO ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE