Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Euskal Herriko V. Emakumezkoen futbol kopa

Heme_2015

Ekainaren 10ean, asteazkena, Errealaren eta Gasteizko Aurrera emakume-taldeen arteko futbol partida jokatuko da 19:00etan Berriozarko Udal Futbol-Zelaian (Nafarroa).

Partida Euskal Herriko Emakumeen V. Futbol Kopakoa da; lehiaketako finalaurreko bat, zehazki. Helburuetako bat du emakumeen futbola sustatzea.

Ohorezko sakea Marisol Sánchez Rodiciok eginen du, Berriozarko Futbol Klubeko emakumeen futbol-ataleko egungo arduraduna eta, aurretik, haren kirol ibilbidean, hainbat taldetako jokalaria eta entrenatzailea izan dena (Lagunak, Berriozar, Osasuna).

Euskal Herria Kirola eta Berriozarko Udala dira partidaren antolatzaileak. Bien nahia da Berriozarko zaleei emakumeen futboleko goi mailako partida eskaintzea.

Volver arriba