EUSKARA IKASTEKO BEKAK, 2011/2012 IKASTURTEA, 2. DEIALDIA
Heme_2012
Eskaerak egiteko azken eguna: uztailaren 15a.
Berriozarko Udalak beken deialdia egin zuen (47 kb), euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko.
2011/2012 ikasturtean egindako ikastaroen bekak uztailaren 15a arte eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Kaleberri 7). Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta, bestetik, Berriozarko erroldan inskribatua egotea.
Bestalde, 2011ko azaroko deialdian, beka jaso zutenek uztailaren 15a baino lehen osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es