Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Euskara ikasteko bekak, 2014-2015 ikasturtea, 2. deialdia.

Heme_2015

Berriozarko Udalak beken deialdia egin zuen euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko, deialdia.

2014/2015 ikasturtean egindako ikastaroen bekak uztailaren 15a arte eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Euskal Herria plaza 1). Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta, bestetik, Berriozarko erroldan inskribatua egotea.

Bestalde, 2014ko azaroko deialdian beka jaso zutenek uztailaren 15a baino lehen osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).

Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es

Beka eskatzeko bete beharreko agiria.

Volver arriba