Euskara ikasteko bekak, 2016-2017 ikasturtea, 2. deialdia.
Heme_2017
2016/2017 ikasturtean egindako ikastaroen bekak ekainaren 1etik uztailaren 14ra eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Euskal Herria plaza 1). Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Berriozarko erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.
Bestalde, 2016ko azaroko deialdian beka jaso zutenek ere ekainaren 1etik uztailaren 14ra osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es
Beka eskatzeko bete beharreko agiria.