Euskararen astea irailaren 26tik urriaren 1era
Heme_2016
Beste behin ere, udazkenaren etorrerarekin batera dator Berriozarko eragile desberdinen eskutik Euskararen Astea.
Irailaren 26tik urriaren 1era egitarau potoloa antolatu du “Euskaren aldeko Berriozarko herri ekimenak”.
Bide horretan, gaztetxoenentzako jolasak, spinning eta zumba saioak, doako euskara ikastaroak, pintxo lehiaketa e.a. izanen dira.
Egun nagusia larunbatekoa izanen da, ekitaldiz beterikoa.