Euskararen Paparazziak. Euskara Merkataritzara.
Heme_2015
Euskararen Paparazziak: euskara, merkataritza eta argazkilaritza uztartzen dituen lehiaketa.
Iruñerriko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali 605 754 017 telefonora apirilaren 26a baino lehen.
Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkiak (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko dira) “Euskara Merkataritzara” programan dauden saltokietan gastatzeko 500 euroko txartela irabaziko du. Parte-hartzaile guztien artean 100 euroko beste hiru txartel zozkatuko dira.
Bloga: euskaramerkataritzara.wordpress.com
Antolatzaileak: Berriozar, Berriobeiti, Oltza Zendea, Antsoain, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Garesko Udalak eta Karrikiri, Iruñeko Euskaldunon Elkartea.