Euskararen Paparazziak. Euskara Merkataritzara.
Heme_2014
Euskararen Paparazziak: euskara, merkataritza eta argazkilaritza uztartzen dituen lehiaketa.
Iruñerriko eta Garesko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali 692 730 246 telefonora.
Argazkiak bidaltzeko epea: maiatzaren 12tik 25era.
Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkiak (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko dira) “Euskara Merkataritzara” programan dauden saltokietan gastatzeko 500 euroko txartela irabaziko du. Parte-hartzaile guztien artean 100 euroko beste hiru txartel zozkatuko dira.
www.blogak.com/euskara_merkataritzara
Antolatzaileak: Berriozar, Berriobeiti, Oltza Zendea, Antsoain, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Garesko Udalak eta Karrikiri, Iruñeko Euskaldunon Elkartea.