Komertzio eta eragileetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaratzeko dirulaguntza
Euskara
Deialdi honen helburua da udalerriko komertzio eta elkarteetako euskararen erabilera sustatzea.
Horretarako Berriozarko Udalak dirulaguntzak emango ditu establezimenduen irudian eta eguneroko jardueran hain garrantzitsuak diren hiru arlo hauek euskaraz jartzeko 2026. urtean:
- Establezimenduetako errotuluak
- Irudi korporatiboa
- Webguneak
Gainera, Berriozarko eragileek (elkarte, talde, klub…) ere eskatu dezakete honako dirulaguntza:
- Webguneak
- Zenbatekoa: Elebitako elementu berrien gastuaren %75, eta euskaratutako zaharren gastuaren %90.
- Eskabideak aurkezteko epea zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udaleko erregistro elektronikoaren bidez (Egoitza Elektronikoa – BERRIOZAR).
- Deialdiaren oinarriak
- Aurkeztu beharreko agiriak:
- 1. eranskina: sinatutako eskabidea
- 2. eranskina: erantzukizunpeko adierazpena
- 3. eranskina: lortutako diru-laguntzen aitorpena
- Berritutako elementuaren argazkia
- Jatorrizko fakturak
- Web orrien kasuan, memoria bat