Euskarazko udalekuak. Informazioa eta dirulaguntzak.
Heme_2014
Aurten Berriozarko Udaleko Euskara Zerbitzuak ez du euskarazko udalekuetara joateko izen-ematerik jasoko; izan ere, udalekuak antolatu beharrean, irailean zabalik egonen den deialdi baten bidez dirulaguntza emanen die familiei aukeratutako udalekuak ordaintzeko (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen udalekuak).
Dirulaguntza jasotzeko, oso garrantzitsua da udalekuek bete behar dituzten baldintzak kontuan hartzea udalekua aukeratzerakoan, ez baita dirulaguntzarik emanen aukeratutako udalekuak baldintza guztiak betetzen ez baditu.
Euskarazko udalekuen eskaintzari buruzko argibide-foiletoa. Lehen Hezkuntza
Euskarazko udalekuen eskaintzari buruzko argibide-foiletoa. DBH
Euskarazko udalekuetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiaren testua.
Diru-laguntza eskatzeko eskabidea.
Argibideak: Euskara Zerbitzura: 948300359 / euskara@berriozar.es