Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Antzerkia “Ganar” – Jon Plazaola – Txalo Produkzioak

2022ko azaroak 13 | 19:00etan

Berriozarko Entzunaretoa

Foto evento
  • Zenbatekoa: 5 euro

“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?

 

Volver arriba