Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Ate irekiak Musika Eskolan

2024ko maiatzak 8 | 18:00

Musika Eskola

Foto evento

Beren seme-alaben musika trebakuntza interesgarritzat jotzen duten familiek, zein haiendako nahi duten helduek ere, Musika Eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izanen dute maiatzaren 8an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara eginen den ate irekietako jardunaldian.

Zuzendaritza taldeak Eskolako 1. Gelan hartuko zaituzte. Aldi berean, ikasgaiei buruzko eta 2024-2025 ikasturteko matrikulazio epeari buruzko argibideak emanen dizkizue.

Volver arriba