Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Dantza “La memoria de la carne” Estitxu Arroyo

1970eko urtarrilak 1

Helduentzat.

Formatu txikiko proposamen honek hizkuntza eszeniko berriak ditu adierazpide, eta memoria ardatz. Kameraren bidez familiaren oroitzapenak agertzen dira eta antzinako argazkiak genealogia poetikorako tresna dira. Nafarroako hegoaldeko paisaiaren eta lurraldearen oroitzapenak: lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren oroitzapenak. Horiek dira Estitxu Arroyoren sustraiak eta, material natural xumeak erabilita, espazioak eta paisaiak birsortzen ditu.

Gorputza natura imitatzen duen esperientzia-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta gizon eta emakume nekazariek utzitako arrastoarekin lotuta baitago. Izan ere, gorputza jarduera eta bizipen guztietarako bitarteko eta tresna da.

Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Estitxu Arroyo Sánchez.

Ohar garrantzitsua, 30 laguneko edukiera izango du, eta eszenatokian dantzariaren inguruan jarriko dira. Besaulkiaren erreserba ez dator bat kokapenarekin.

Sarrera: 6euro

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 19:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

⇒Erosi orain

Volver arriba