Dokumentala: “Nadie está lejos”. Ados teatro.
2023ko urriak 5 | 19:00etan
Kulturgune

Pobrezia, etxegabetasun edo ahultasun ekonomikoko egoeran dagoen pertsona talde baten esperientzia jasotzen du dokumentalak, eta, bereziki, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioaren erabiltzaileak, Ados Teatroa konpainiarekin batera Aporofobia STOP ikuskizunaren sormen prozesuan parte hartzen dutenak. Gizarte Antzerkiaren Ars Mediterranea 2022 saria jaso berri duen proiektuak arte eszenikoak erabiltzen ditu kolektibo hori positiboki ikusarazteko eta eraldatzeko tresna gisa.