Elkarrekin Abesbatzaren kontzertua “Arco Iris-Ortzadar”
1970eko urtarrilak 1
“Ortzadar” helduentzako emanaldiak estilo eta kolore askotako musikaz gozatzeko aukera emanen du.
Berriozarko ELKARREKIN Abesbatza 1987an sortu zen ELKAR izenarekin. 2008an gaur egungo izena hartu zuen eta kultur elkarte bihurtu zen.
Gaur egun 35 emakume eta gizonek osatzen dute, Cristina Sevillanoren zuzendaritzapean. Entseguak astelehen eta asteartean egiten dituzte, 20:00etatik 21:30era, Musika Eskolan. Berriozarren eskaintzen dituzte kontzertuak, Udalarekin hitzarmena sinatuta baitute; baita Nafarroako beste herri batzuetan eta Nafarroatik kanpo ere, batez ere truke modalitatearen bidez.
Bere errepertorioa askotarikoa da: musika sakratua, folklorikoa, klasikoa eta garaikidea.
Sarrera: 3 euro.
Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 18:00etatik aurrera (on line saldu gabeko txartelak).